Eguraldia.- Giro aldakorra igandean

Archivo - Lainotzera egingo du
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: sábado, 4 mayo 2024 14:26

BILBO, 4 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, maiatzaren 5ean, giro aldakorra izango da. Goizean, oro har, ostarte politak izango dira, eta arratsaldean ezegonkortzera egingo du. Orduan hodei trinkoagoak agertuko dira eta zaparrada batzuk botako ditu; baliteke trumoi-ekaitzak ere izatea.

Hego-haizea ibiliko da beste behin, baina arratsaldean haizeak iparraldera egingo du. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango, baina pittin bat igo daitezke. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 20 gehienez, eta Iruñean 9 gutxienez eta 21 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, arratsaldean ipar-osagaira egingo du eta azken orduetan ipar-mendebaldekoa nagusituko da, 3ko indarrarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Trumoi-ekaitzak izan daitezke. Itsasgorak 03:05ean eta 15:37an izango dira, eta itsasbehereak 09:13an eta 21:34an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador