Eguraldia.- Giro aldakorra larunbat honetan

Larunbateko iragarpena.
EUSKALMET
Publicado: sábado, 18 enero 2020 7:05

BILBO, 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologiaren agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, urtarrilaren 18an, giro aldakorra izango dugu. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina eguerditik aurrera hodei gehiago espero dugu beste fronte bat iritsiko delako. Arratsaldean eta gauean euria egingo du, noizbehinka zaparradak botako ditu eta kantauri isurialdeko zenbait lekutan ugari egin dezake. Elur kota jaisten joango da eta gauean 1.000 metro inguruan egon daiteke.

Hasieran hego-osagaiko haizea ibiliko da, baina arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez, baina minimoak jaitsiko dira eta barnealdean izotza egingo du, bereziki Araban. Hiriburuetan, Bilbon 7 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 11 gehienez, Gasteizen 0 gutxienez eta 8 gehienez, eta Iruñean -1 gutxienez eta 8 gehienez.

Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ekialdera aldatuko du, 3-4ko indarrarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldetik aurrera itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:38an eta 22:20an izango dira, eta itsasbehera 15:54an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.