Eguraldia.- Giro freskoagoa eta euria egunaren lehen zatian astelehenean

Archivo - Lainotsu
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: domingo, 5 mayo 2024 15:46

BILBO, 5 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, maiatzaren 6an, giro freskoagoa izango dugu eta egunaren lehen zatian euria egingo du. Goizean zerua lainotu samar egongo da eta oraindik euri apur bat egingo du; egunak aurrera egin ahala eguraldiak atertzeko joera hartuko du, lehenbizi mendebaldean eta gero gainontzeko tokietan.

Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da eta kostaldean biziago ibiliko da, bereziki egunaren bigarren zatian. Eguneko tenperaturak behera egingo du eta balio altuenak 20 gradutik behera geratuko dira. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 9 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, eta egunean zehar ipar-mendebaldetik finkatu eta zakartuko da 4-5ekoarekin; itsaskirria edo itsaskia eragingo du, eta gero itsaskia edo itsaski handia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:55ean eta 16:22an izango dira, eta itsasbehereak 10:01ean eta 22:22an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador