Eguraldia.- Giro motelagoa ostegunean

Osteguneko iragarpena
EUSKALMET
Actualizado: miércoles, 17 octubre 2018 17:30

BILBO, 17 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, urriaren 18an, giro motelagoa izango dugu. Zerua estalita agertuko da eta tarteka euria egingo du, batez ere kantauri isurialdean.

Haizeak iparraldetik joko du egun osoan eta tenperatura maximoak pare bat gradu jaitsiko dira. Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 17 gehienez, eta Iruñean 10 gutxienez eta 19 gehienez.

Itsasoan ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3-ko indarrarekin, eta arratsaldean eta gauean 4ko tarteekin, eta itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin arratsaldean eta gauean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 11:12an izango da, eta itsasbeherak 04:41ean eta 17:33an. Uraren tenperatura 18-19 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.