Eguraldia.- Giro nahasia eta aldakorra asteazkenean

Asteazkeneko iragarpena
EUSKALMET
Publicado: martes, 18 diciembre 2018 17:37

BILBO, 18 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, abenduaren 19an, eguraldi nahasia eta aldakorra izango dugu. Zenbait momentutan ostarte politak zabalduko dira, baina beste une batzuetan, hodei trinkoak sartuko dira eta zaparradak botako ditu. Goizean, haizeak hego ukitua izango duenez, euria egiteko probabilitatea txikia izango da, baina arratsaldean haizeak mendebaldera egingo du eta orduan bustitzeko aukera handiagoa izango da.

Tenperaturan ez dugu aldaketa handirik espero behar. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 10 gehienez, eta Iruñean 3 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasoan hego/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, eta arratsaldean mendebaldera aldatu eta 4ko indarrarekin ibiliko da, 5eko tarteekin; egunaren lehen partean itsaso kizkurra eragingo du, eta egunaren bigarren zatian itsaskia, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 00:32an eta 12:52an izango dira, eta itsasbeherak 06:36an eta 18:57an. Uraren tenperatura 14-15 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.