Eguraldia.- Goibel ipar partean eta giro argia hegoaldean asteartean

Archivo - Giro argia barnealdean
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: lunes, 6 mayo 2024 17:24

BILBO, 6 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, maiatzaren 7an, goibeletik jarraituko du ipar partean, baina hegoaldean giroa argiagoa izango da. Zenbat eta ekialderago egon, hodeiak ugariagoak eta trinkoagoak izango dira eta bertan oraindik euri apur bat egin dezake, bereziki egunaren erdiko orduetan eta arratsaldean. Hegoaldean, berriz, hodei geruza saretuago agertuko da eta tarteka eguzkiaz goza ahal izango dugu.

Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da, bolada gogor batzuekin kostaldean, eta tenperatura maximoetan ez dugu aldaketa handirik espero. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 7 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin eta 5eko tarteren batekin, eta gauean indarra galduko du; itsaskia eragingo du, itsaski handiko gune batzuekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:41ean eta 17:04an izango dira, eta itsasbehereak 10:45ean etra 23:07an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador