Eguraldia.- Hobera egingo du asteartean

Astearteko iragarpena
EUSKALMET
Actualizado: lunes, 12 noviembre 2018 17:15

BILBO, 12 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, azaroaren 13an, eguraldiak hobera egingo du. Egunaren hasieran lainoa sortuko da barnealdean, eta ipar-ekialdeko zenbait lekutan hodei hondarrak agertuko dira zeruan eta baliteke euri txikia egitea han. Orduak pasa ahala ostarteak gailenduz joango dira edonon eta azken orduetan zerua hodei gutxirekin geratuko da. Haizea ere aldatuz joango da eta gauean hego-ekialdetik finkatuko da.

Tenperaturan aldaketa handirik ez. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 7 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Arratsaldean ekialdetik finkatuko da, 3ko indarrarekin, eta itsaskirria sortuko du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 06:40an erta 19:10ean izango dira, eta itsasbeherak 00:29an eta 13:05ean. Uraren tenperatura 15 gradukoa eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.