Eguraldia.- Hodeiak eta hego-haizea nagusi larunbatean

Archivo - Hodeiak eta ostarteak
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: viernes, 3 mayo 2024 17:16

BILBO, 3 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, maiatzaren 4an, hodeiak eta hego-haizea nagusi. Hodeiak ugariak izango dira egun osoan eta momentu askotan zerua estalita agertuko da; tarteka ostarteak ere zabal daitezke. Noizbehinka euria egingo du, oro har, euri txikia, baina ez da baztertzen arratsaldean zaparrada mardulagoren edota trumoitsuren bat bota dezakeenik.

Hego haizeari esker, tenperaturak gora egingo du eta maximoak 20-23 gradu ingurukoak izango dira kostaldean eta 19-21 gradukoak barnealdean. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 19 gehienez, eta Iruñean 10 gutxienez eta 20 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, eta egunaren bigarren partean tarteka iparraldekoa 2-3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:08an eta 14:48an izango dira, eta itsasbehereak 08:18an eta 20:42an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador