Eguraldia.- Hodeiak eta ostarteak ostegunean

Archivo - Hodeiak eta ostarteak
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: miércoles, 27 marzo 2024 17:13

BILBO, 27 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, martxoaren 28an, zeruan hodeiak eta ostarteak agertuko dira. Arratsalde-gauean hodeiak ugarituko dira eta euri pixka bat egin dezake han-hemenka.

Hego-haizea izango da, eta hego/hego-mendebaldetik zakar joko du berriro. Tenperatura 20 gradu ingurura iritsiko da, eta hegoaldean ere gora egingo du, baina bertan 15-18 gradu artean geratuko da. Hiriburuetan, Baionan 7 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 2 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasoan hego/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin eta 6ko tarteekin, eta azken orduetan mendebal/ipar-mendebaldera egin dezake; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren bigarren partean 3,5-4 metro ingurukoak. Itsasgorak 06:08an eta 18:25ean izango dira, eta itsasbehera 12:18an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.