Eguraldia.- Hodeiak eta urdingune zabalak astearte honetan

Astearteko iragarpena.
EUSKALMET
Publicado: martes, 25 junio 2019 7:05

BILBO, 25 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, ekainaren 25ean, hodeiak eta urdigune zabalak tartekatuko dira. Hodei bakan batzuk ikusiko ditugu, baina urdinguneak zabalagoak izango dira. Egunaren bigarren partean, baliteke kantauri isurialdean behe hodei batzuk agertzea eta zenbait lekutan zerua estalita geratuko da.

Haizeak iparraldetik joko du, batez ere arratsaldean, eta tenperaturan ez da aldaketa handirik izango, edo agian pixka bat igoko da barnealdean. Iluntzean mendebaldean zaparradaren bat bota dezake. Hiriburuetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 32 gehienez, eta Iruñean 15 gutxienez eta 36 gehienez.

Itsasoan ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:09an eta 21:30ean izango dira, eta itsasbehera 15:16an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.