Eguraldia igandean, urriaren 25ean

Publicado: sábado, 24 octubre 2020 14:27

BILBO, 24 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, urriaren 25ean, giro euritsua izango dugu eta tenperatura jaitsi egingo da. Goizaldean hego-haizea ibiliko da oraindik eta giro epela izango da; hodeiak pixkanaka ugarituz joango dira.

Goizetik aurrera haizea mendebaldetik finkatuko da eta fronte bat sartuko da. Horrekin batera, euritara joko du eta tenperatura dezente jaitsiko da. Ez da baztertzen egunaren bigarren partean ekaitzak jo edota zaparrada mardulak bota ditzakeenik.

Hiriburuetan, Bilbon 12 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 6 gutxienez eta 17 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 5eko indarrarekin goizaldean, eta goizean mendebaldera aldatuko da, 4ko indarrarekin; itsaskirria eragingo du, eta goizetik aurrera itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metroko olatuak altxatuko ditu goizaldean, eta arratsaldean bizkor handitu eta 3,5 metro ingurukoak izango dira. Trumoi ekaitzak izan daitezke. Itsasgora 11:24an izango da, eta itsasbeherak 04:50ean eta 17:40an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da.