Eguraldia.- Negu giro hotza igande honetan

Igandeko iragarpena.
EUSKALMET
Publicado: domingo, 19 enero 2020 7:05

BILBO, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, urtarrilaren 19an, negu giro hotza izango dugu. Zerua oso hodeitsu egongo da eta prezipitazioa espero dugu, bereziki mendebaldean. Elur kota jaisten joango da: goizaldean 700-900 metro inguruan egongo da, eta arratsalde eta gauean 500-600 metro inguruan, baina gehien jaisten denerako prezipitazioa oso eskasa izango da.

Ipar-ekialdeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura maximoak 3-9 gradu artekoak izango dira; beraz, hotz handia egingo du eta ipar-ekialdeko haize zakarrak hotz sentsazioa handitu egingo du. Hiriburuetan, Bilbon 5 gradu espero dira gutxienez eta 9 gehienez, Donostian 2 gutxienez eta 8 gehienez, Gasteizen -1 gutxienez eta 4 gehienez, eta Iruñean -1 gutxienez eta 4 gehienez.

Itsasoan eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin eta arratsaldean 5eko tarteekin, eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Iparraldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 10:58an eta 23:37an izango dira, eta itsasbehera 17:07an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.