Eguraldia.- Negu giro hotza igandean

Igandeko iragarpena.
EUSKALMET
Publicado: sábado, 18 enero 2020 14:26

BILBO, 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, urtarrilaren 19an, negu giro hotza izango dugu. Zerua oso hodeitsu egongo da eta prezipitazioa espero dugu, bereziki mendebaldean. Elur kota jaisten joango da: goizaldean 700-900 metro inguruan egongo da, eta arratsalde eta gauean 500-600 metro inguruan, baina gehien jaisten denerako prezipitazioa oso eskasa izango da.

Ipar-ekialdeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura maximoak 3-9 gradu artekoak izango dira; beraz, hotz handia egingo du eta ipar-ekialdeko haize zakarrak hotz sentsazioa handitu egingo du. Hiriburuetan, Bilbon 5 gradu espero dira gutxienez eta 9 gehienez, Donostian 2 gutxienez eta 8 gehienez, Gasteizen -1 gutxienez eta 4 gehienez, eta Iruñean -1 gutxienez eta 4 gehienez.

Itsasoan eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin eta arratsaldean 5eko tarteekin, eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Iparraldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 10:58an eta 23:37an izango dira, eta itsasbeherak 04:20an eta 17:07an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.