Eguraldia.- Negu gorriko giroa larunbatean

Eguraldia
EUSKALMET
Publicado: viernes, 1 febrero 2019 17:26

BILBO, 1 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbata, otsailak 2, negu gorriko giroarekin dator. Zerua oso hodeitsu egongo da eta euria erruz egingo du; noizbehinka zaparrada trumoitsuak botako ditu eta txingorra egin dezake, batez ere kantauri isurialdean. Elur kota goizaldeko lehen orduetan 600 metro inguruan egongo da eta goizean 300-500 metrora jaitsiko da; ekaitz guneetan beherago egin liteke.

Ipar-osagaiko haize zakarra ibiliko da eta kostaldean eta mendi inguruetan ufadak oso gogorrak izango dira. Tenperatura nabarmen jaitsiko da eta maximoak 3-9 gradu artekoak izango dira. Hiriburuetan, Bilbon 4 gradu espero dira gutxienez eta 9 gehienez, Donostian 3 gutxienez eta 8 gehienez, Gasteizen 0 gutxienez eta 5 gehienez, eta Iruñean 1 gutxienez eta 6 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 7ko indarrarekin, eta itsaso oso zakarra izango da. Arratsaldean haizeak indarra galduko du eta 5eko indarrarekin ibiliko da, eta itsaski handia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4-4,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta gauean txikitu egingo dira, 3 metrokoak izan arte. Itsasgorak 02:18an eta 14:49an izango dira, eta itsasbeherak 08:26an eta 20:39an. Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua kilometro batetik beherakoa izango da.