Eguraldia.- Negu itxura izango du astelehenean

Publicado: domingo, 29 marzo 2020 14:24

BILBO, 29 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, martxoaren 30ean, negu itxura hartuko du eguraldiak. Elur kota, goizaldean, 300-500 metrora egongo da goizaldean eta bere horretan eutsiko dio egun osoz. Gainera noizbehinka trumoi ekaitzak jo dezake.

Ipar eta ipar-ekialdeko haize zakarra ibiliko da eta tenperaturak ez du 4-8 gradutik gora egingo. Barnealdean eta mendi inguruetan izotza egingo du. Hiriburuetan, Bilbon 4 gradu espero dira gutxienez eta 9 gehienez, Donostian 3 gutxienez eta 8 gehienez, Gasteizen -1 gutxienez eta 5 gehienez, eta Iruñean 1 gutxienez eta 5 gehienez.

Itsasoan ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin, eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 06:42an eta 18:56an izango dira, eta itsasbeherak 00:34an eta 12:49an. Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da.