BILBO 24 (EUROPA PRESS)
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan, tenperatura altuekin jarraituko dugu. Balioak aurreko egunekoak baino apur bat baxuagoak izan daitezke, baina, hala ere, tenperatura maximoak 30 gradura iritsiko dira eta balio hori ere gaindi dezakete. Zeruan erdi mailako hodei eta goi hodei batzuk agertuko dira, baina oro har, giro eguzkitsua gailenduko da. Arratsaldean bero hodei batzuk garatuko dira, eta han eta hemen ekaitzak izan daitezke.
Hego osagaiko haize bizia ibiliko da egunaren lehen partean, eta arratsaldean brisa sartuko da kostaldean. Hiriburuetan, Baionan 19 gradu espero dira gutxienez eta 33 gehienez, Bilbon 20 gutxienez eta 33 gehienez, Donostian 19 gutxienez eta 33 gehienez, Gasteizen 17 gutxienez eta 29 gehienez eta Iruñean 20 gutxienez eta 33 gehienez.
Hego osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin; arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du eta arratsaldean itsaskirria. Iparraldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:16ean eta 15:30an izango dira, eta itsasbehereak 09:10etan eta 21:42an izango dira. Uraren tenperatura 24 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gora izango da.