Eguraldia.- Tenperaturak behera egingo du astelehen honetan

- EUSKALMET

Actualizado: lunes, 19 agosto 2019 10:26

DONOSTIA, 19 (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan, abuztuaren 19an, tenperaturak beherako bidean jarraituko du, bereziki hegoaldean nabarituko dugularik. Beroenak 25 gradutik behera errendituko dira denean, eta ipar parteko zenbait tokitan ez dute ezta 20 graduko muga gaindituko.

Zerua lainotuta egongo da iparrean eta euria egingo du tarteka. Egunaren amaieran zaparrada mardulagoak botako ditu eta baliteke trumoi ekaitzak jotzea, batez ere ekialdean. Iparraldeko haizea ibiliko da, indar handirik gabe.

Tenperaturen kasuan, aldaketak egongo dira. Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 19 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasoan iparraldeko edo ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin eta 3ko tarteekin. Itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1.5 eta 2 metroko olatuak altxatuko ditu.