Eguraldia.- Zerua hodeitsu ipar partean eta hegoaldean urdingune zabalak igande honetan

Abuztuaren 25eko eguraldi mapa.
EUSKALMET
Publicado: domingo, 25 agosto 2019 9:58

DONOSTIA, 25 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, abuztuaren 25ean, zerua hodeitsu ipar partean eta hegoaldean urdingune zabalak izango dugu. Kantauri isurialdean zerua hodeitsu agertuko da iparraldeko haizearekin eta baliteke goizean goiz lekuren batean zirimiria egitea.

Bien bitartean, Araban eta Nafarroa erdi eta hegoaldean, giro eguzkitsuak jarraipena izango du goizean eta arratsaldean hodeiak ugarituz joango dira. Baliteke arratsaldean zaparrada isolaturen bat botatzea.

Tenperatura maximoak, oro har, jaitsi egingo dira, batez ere kantauri isurialdean eta 25-30 gradu artean kokatuko dira; Nafarroa hegoaldean, larunbatean baino koska bat gorago koka litezke. Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 30 gehienez, eta Iruñean 16 gutxienez eta 33 gehienez.

Itsasoan mendebaldeko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin eta goizean ipar-osagaitik finkatuko da 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 eta metro bat arteko olatuak altxatuko ditu.