EH Bilduk "alderdikeria" egotzi dio Urkulluri hauteskunde eguna erabakitzerakoa

Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaia
EH Bildu
Actualizado: lunes, 18 mayo 2020 18:25

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

EH Bilduk adierazi du "Urkullu hautagaiaren eta bere alderdiaren interesak" daudela Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak uztailaren 12an egitearen atzean. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak astelehen honetan iragarri du Gasteizko Ganbera berritzeko bozak uztailaren 12an izango direla.

Ezker independentistako alderdiak prentsa ohar batean jakinarazi duenez, Urkulluren erabakia "ez da osasun arrazoietan oinarritzen", eta "helburu bakarra da bere interes propioak eta bere alderdiarenak babestea".

EH Bilduk gogoratu du oposizioak alternatibak eskaini zituela joan den osteguneko bileran, baina ez zirela entzun, eta salatu du bilera hori "antzezpena" baino ez zela izan, eta beraz, "Urkulluren ardura" dela hauteskundeak uztailearen 12rako deitzea. Gainera, ziurtatu du "zailtasunak" izango direla kanpaina eta bozak "berme demokratiko guztekin egiteko".