EHUk doktoretza tesien defentsa telematikoki egiteko aukera eskaintzen du, berrogeialdiak iraun bitartean

Publicado: miércoles, 1 abril 2020 13:35

BILBO, 1 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ebazpen bat onartu du, Graduko eta Graduondoko Ikasketen Errektoreordetzaren bitartez, salbuespenez eta, Covid-19 gaitzaren epidemiari loturiko neurriak indarrean dauden bitartean, doktoretza tesien defentsa bideokonferentziaz edo sareko bestelako bitartekoez egin ahal izateko, doktoregaiaren eta tesien epaimahaikideen arteko elkarrekintza ahalbidetuta.

EHUk jakinarazi duenez, doktoretza ikasketak kudeatzeko araudian jada aurreikusita dago tesiak bideokonferentziaz defendatu ahal izatea kasu jakin batzuetan, eta egungo egoerarekin eta epidemia ekiditeko hartu diren neurriekin, beharrezko ikusi du premiazko konponbideren bat eskaintzea prozedura egokitu eta jarduera akademiko horrekin jarraitzeko. Hala, martxoaren 13tik, guztira haamr doktorego tesi defendatu dira EHUn prozedura horri jarraikiz.

EHUren arabera, baldintza normaletan zaila da epaimahaikide eta zuzendari guztiak bat etorriko diren datak aurkitzea, doktoretza tesiaren defentsa ekitaldia antolatzeko, eta egungo baldintzetan are zailagoa. Horretarako, unibertsitateak modu telematikoan egiteko aukera eskaintzen du, berrogeialdiak ekarri dituen mugikortasun zailtasunak gainditzeko.