EHUk graduondoko ikasketen eskaintza aurkeztuko du Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Master Egunean, Bilbon

Publicado: lunes, 24 febrero 2020 18:21

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Master Eguna egingo du asteartean, otsailaren 25ean, 'Presta zaitez zeure bidea jarraitzeko' lelopean, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko), Bilbon. Hiru campusetako unibertsitate ikastegietan egiten ari diren Master Egunetan, EHUk graduondo eskaintza "zabal eta era askotakoa" aurkeztuko du datorre ikasturterako.

"Aukera ezin hobea da titulazio ezberdinetako arduradunen eta irakasleen eskutik aurrez aurreko informazio zuzena jasotzeko", jakinarazi dute astelehen honetan EHUtik.

Jardunaldia 15:00etan hasiko da eta ekonomia, enpresa eta teknologia eremuko 21 master aurkeztuko dira, 15 minutuko saioetan. Tituluetako irakasleek interesa duten etorkizuneko ikasleei azalduko dizkiete masterren ezaugarriak. Master berrien artean nabarmentzekoa da Blockchain Teknologia eta Kriptoekonomia masterra.

Graduko azken mailan dauden edo unibertsitateko titulua duten eta master baten edo graduondoko beste modalitate batzuen bitartez espezializazio handiagoa eta prestakuntza jarraitua lortu nahi dutenentzat daude pentsatuta informazio saioak, baina irekita daude interesatu guztientzat.