EHUk mikrobiologiaren erronkei buruzko jardunaldia egingo du asteartean, Bilbon

Mikrobiologia
SEIMC - Archivo
Actualizado: lunes, 4 junio 2018 16:15

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Inmunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailak mikrobiologiaren erronkei buruzko jardunaldi zientifikoa antolatu du. Topaketa asteartean izango da, ekainaren 5ean, Bizkaia Aretoko Baroja gelan, EHUk jakinarazi duenez.

Era berean, jardunaldiaren baitan liburu bat aurkeztuko da, Ramon Cisterna EHUko irakasle eta Basurtuko Unibertsitateko Mikrobiologia Klinika eta Infekzioen Kontroleko zerbitzuburua omentzeko.

Egitaraua arratsaldez izango da, 16.00etan hasita, eta EHUko, Vigoko Unibertsitate Ospitaleko, Zaragozako Lozano Blesako Unibertsitate Ospitaleko eta Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitateko adituek parte hartuko dute.

Arratsaldeko 19.00etan, Ramon Cisterna irakasleari egindako omenaldi liburua aurkeztuko dute Miren Basaras eta Lucila Madariaga EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko irakasleek. Amaierako hitzaldia Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak emango du.