EHUko Unibertsitate Orientaziorako Azokak hasiko dira datorren larunbatean, Donostian

Actualizado: miércoles, 15 enero 2014 13:42
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bere graduei buruzko informazio zehatza Unibertsitate Orientaziorako Azokak antolatu ditu beste behin Araba, Bizkai eta Gipuzkoako campusetan, unibertsitate aurreko ikasleen zalantza guztiak argitu eta ikasketen aukeraketa errazteko helburuarekin. Zalantzak banaka zein taldeko informazio saioen bidez argitu ahalko dira.

   EHUko unibertsitate ikastegi guztietako zenbait irakaslek eta Ikasleeentzako Argibide Zerbitzuak parte hartuko dute azoketan. Lehena Donostian izango da, Ignacio Mª Barriola zentroan, datorren larunbatean, urtarrilaren 18an; Gasteizen izango da hurrengoa, Farmazia Fakultatean, urtarrilaren 25ean; eta azkenik, otsailaren 1ean Bilbon egingo da, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean.

   Topaketa hauetan, unibertsitatera sartzeko bideei, tasei, bekei, ostatuari, garraioari, kirol jarduerei, mugikortasun programei, graduondokoei, unibertsitateko orientazioari eta abarrei buruzko informazioa ere emango da. Azokak 9:00etatik 14:00etara egingo dira eta sarrera dohainik izango da.