EHUko Zientzia Astearen diseinu grafikoak saritu dituzte

Leire Fernández eta Eduardo Herrera dira egileak
EHU
Actualizado: lunes, 21 enero 2019 11:36

   BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 2018ko Zientzia Astea iragartzeko eta irekitzeko erabili zituen "Zientziaren ibilbidea" eta "UPV/EHU Itsasoan" proiektuek hirugarren saria irabazi dituzte Selección Letra lehiaketan, enpresa txikiek egindako ekimenen sustapen onenaren atalean. Letra sariak garrantzitsuenak dira Estatuko inpresio digitalaren eta komunikazio bisualaren arloan, eta aurten 20. edizioa egin dute.

   Leire Fernández eta Eduardo Herrera EHUko Letraz diseinu grafikoko eta tipografiako ikerketa taldekoak dira, eta biak dira saritutako proiektuaren egile. Veredictas konpainiaren sariek "Estatuko diseinu grafikoaren mailarik gorenean jarri dute ikerketa taldea", EHUk nabarmendu duenez.

   Veredictas "bikaintasunezko estandarrak" sortu eta garatzen dituen konpainia espezializatua da, eta oraingoan 2017. eta 2018. urteetan egindako proiektu grafikoak saritu ditu.

   Horrela, "Zientziaren Ibilbideak" hirugarren saria lortu du enpresa txikiek egindako ekimenen sustapen onenaren atalean. Zientziaren Europako Astea sustatzeko proiektuak hainbat aipamen bildu zituen jendea zientziaren oinarriei buruzko gogoetara eramateko. Euskarri tipografikoak Gasteizko kaleetan egon ziren ikusgai, eta ariketak eta erronkak zituzten idatzita jendearengan jakin-mina pizteko, ariketak ebaztera bultzatzeko eta ezagutza hedatzeko.

   Halaber, "UPV/EHU Itsasoan" proiektuak ere hirugarren saria irabazi du. Proiektua herritarrei zuzendua zegoen eta helburu zeukan jendeari erakustea zein garrantzitsua den itsasoa planetarako, itsasoak daukan bioaniztasuna eta itsasoak dakarzkigun onurak. Horretarako, hainbat euskarri sortu zituzten, batzuk barrualderako, eta beste batzuk kanpoan jartzeko.