EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak euskararen normalizazioari egindako ekarpena aztergai ostegunean, Bilbon

EHU - Archivo
Actualizado: martes, 25 junio 2019 12:59

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak bere 50. urteurrena ospatzen darrai, eta azken ekitaldietako bat ostegunean izango da, ekainaren 27an, Bilboko Bizkaia Aretoan, "Zientzia eta Teknologia Fakultatearen ekarpena euskararen normalizazioan" izenburupean.

Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta edonor joan daiteke. Fernando Plazaola Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoak hasiko du ekitaldia, eta "Ekaia" fakultateko aldizkariaren 30. urteurreneko bideoa aurkeztuko du. Jarraian, fakultatean izan diren atzerriko hiru ikasle omenduko dituzte, egonaldian zehar euskarako A1 titulua lortu baitute.

Ondoren, Pedro Miguel Etxenike 1982an onartutako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legearen sustatzaileak, Jacinto Iturbe EHUko lehen Euskara errektoreorde eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleak eta Jesus Mari Txurruka Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle eta euskara zientifiko teknologikoa normalizatzeko bidean jardun zuen taldeko kideak mahai inguru batean parte hartuko dute.

50 urteotan Zientzia eta Teknologia Fakultateak euskararen normalizazioan izan duen eraginari buruz hitz egingo dute mahai inguruan, eta jarduketa horretan aritu ziren fakultateko irakasleak aitortzeko eta omentzeko ekitaldia ere izango da.