Ekainean %45 gora egin zuen Euskadiko industria alorreko negozio kopuruak

Archivo - Industria arloko negozio kopuruak gora egin du.
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: jueves, 18 agosto 2022 16:26

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

Ekainean %45 gora egin zuen Euskadiko industria alorreko negozio kopuruak, 2021eko ekainarekin alderatuz gero. Hori Estatuko hirugarren hazkunderik handiena izan da, ostegunean (abuztuak 18) Estadistikako Insitutu Nazionalak (INE) argitaratutako datuen arabera.

Batez beste, industriak %31,7ko igoera nabaritu zuen Estatuan, urte artekoari dagokionez. Murtzia, Valentziako Erkidegoa eta Euskadi izan dira hazkunderik handienak izan dituzten autonomia erkidegoak, eta Kanariak, Errioxa eta Gaztela eta Leon, aldiz, hazkunderik txikienak izan dituztenak.

Lehen seihilekoan, euskal industria alorreko negozio kopurua %30,3 igo zen, Estatuko laugarren ehunekorik handiena. Estatu osoan, batez beste, %24 hazi zen. Euskadirekin batera, Murzia, Balearrak eta Andaluzia dira daturik onenak izan dituzten erkidegoak, nahiz eta guzti- guztiek igoarazi zuten adierazle hori 2022ko lehen sei hilabeteetako batez bestekoan.