Ekorako (Araba) 83 urteko gizon bat bilatzen ari dira

Actualizado: miércoles, 12 enero 2011 18:22

GASTEIZ, 12 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintza 83 urteko Ekorako (Araba) bizilagun baten desagerpena ikertzen ari da gauerditik, izan ere, familiak salatu duenez, gizonezkoa atzo goizetik desagertuta dago. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiak Artatzeko teknikari batek koordinatua, inguruan gizonezkoa bilatzeko operazioa jarri da abian.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gauerdia pasata adinekoaren senideek honen desagerpena salatu dute Ertzaintzan, eta beharrezko ikerketak egin ostean bilatzeko operazioa ezarri dute.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiak Artatzeko teknikari batek koordinatua, Guardiako ertzain-etxeko patruilak, Mendi Erreskateko eta Txakur-Unitateko Talde Mugikorrak, Arabako Diputazioko baliabideak eta helikopteroak ari dira bilaketa lanetan. Oraingoz mobilizatutako baliabide ezberdinek Ekora eta Oion herrien inguruak miatuko dituzte.