Eleaniztasunaren Nazioarteko Elkarteak Durk Gorter EHUko ikertzailearen lana aitzatetsi du

Durk Gorter
EHU
Actualizado: jueves, 20 septiembre 2018 16:28

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Durk Gorter Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Ikerbasque ikertzaile katedradunak Eleaniztasunaren Nazioarteko Elkartea ematen duen Eleaniztasunaren arloko Akademiko Gorena saria jaso du, elkarteak Lisboan biltzar, eleaniztasunarekin lotuta egin dituen azterlanen kalitatea dela eta.

EHUk jakinarazi duenez, Durk Gorter EHUko Donostia Research Group in Education and Multilingualism (DERAM) taldeko zuzendaria da. 2007ra arte, Amsterdameko Unibertsitateko katedraduna eta Fryske Akademy-ko Gizarte Zientzien Saileko zuzendaria izan zen.

Zehazki, eleaniztasuna, hizkuntza gutxituak eta paisaia linguistikoa ikertzen ditu. Era berean, nazioarteko doktorego tesiak zuzendu ditu. "Gorter Language, Culture and Curriculum" aldizkariko editorea da, nazioartean ospe handiena duten aldizkari indexatuetako bat.