Ella Fitzgerald omendu eta AEBetako eta Frantziako klasikoak berrikusiko ditu Jazzinema zikloak

Ella Fitzgerald omendu eta AEBetako eta Frantziako klasikoak berrikusiko ditu Jazzinema zikloak
EUSKADIKO FILMATEGIA
Actualizado: miércoles, 19 junio 2019 15:04

DONOSTIA, 19 (EUROPA PRESS)

Euskadiko Filmategiak Donostia Zinemaldiaren eta Heineken Jazzaldiaren laguntzarekin antolatzen duen Jazzinema zikloak laugarren edizioa egingo du aurten, eta Ella Fitzgerald omenduko du eta AEBetako eta Frantziako zinemako klasikoak berrikusiko ditu. Jazzinema uztailean egingo da Donostian, Tabakaleran, eta, aurten lehen aldiz, Bilboko Arte Ederren museoan, Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren laguntzarekin.

Modu honetan, egitasmoak laugarren urtez emango ditu "zinemaren eta jazzaren arteko lotura pribilegiatua islatzen duten filmak". Zikloak hiru ardatz nagusi ditu: soinu bandan jazza nabarmen duten filmak, jazz musikariak protagonista dituzten filmak eta jazzaren eragin nabarmena duten filmak, Euskadiko Filmategitik jakinarazi dutenez.

Alde batetik, Jazzinemak Frantziako zineman jarriko du arreta, soinu bandan jazz musikariak sartzeko orduan izan duen garrantzia nabarmentzeko, eta "À bout de souffle" (Jean-Luc Godard, 1960), "Les liaisons dangereuses, 1959), "Un témoin dans la ville filma" (Édouard Molinaro, 1959) izango dira ikusgai.

Halaber, Atlantikoa zeharkatu eta AEBetako filmak ere izango dira protagonista zikloan: "Touch of Evil" (Orson Welles, 1958), "Radio Days" (Woody Alle, 1987) eta "Just One of Those Things" (Leslie Woodhead, 2019). Hain zuzen, Leslie Woodhead britainiar dokumentalista ospetsuak egindako azken lanak Ella Fitzgerald omentzen du, eta hura estreinatuz, Jazzinema ekimenak ere jazzaren izen handienetakoa omendu nahi izan du.