Enplegua aldi baterako erregulatzeko 21.734 espediente aurkeztu dira EAEn, eta 148.295 langileri eragiten diete

Langile bat deskargatzen
EUROPA PRESS
Publicado: jueves, 2 abril 2020 18:14

BILBO, 2 Abr. (EUROPA PRESS) -

Enplegua aldi baterako erregulatzeko 21.734 espediente aurkeztu dituzte ostegun honetara arte Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresek, Covid-19 koronabirusak eragindako egoera dela eta. Espediente horiek guztiek 148.295 langileri eragiten diete, hau da, asteazkenean baino 4.052 gehiagori, Lan Zuzendaritzak sindikatuei eta patronalari emandako eta Europa Press berri agentziak jasotako informazioaren arabera.

Lurralde bakoitzari dagokionez, Araban 3.090 espediente aurkeztu dira eta 29.851 langileri eragiten diete; Bizkaian 71.143 langile daude aurkezturiko 11.341 erregulazioen eraginpean, eta Gipuzkoako enpresek 7.303 espediente hasi dituzte, 47.301 langileri eragiten dietenak.

Modu honetan, koronabirusak euren jardueran izan duen eragina kontuan izanda, EAEko enpresek enplegua aldi baterako erregulatzeko egiten dituzten espedienteak eta horien eraginpeko langileak gero eta gehiago dira, egunez egun; ostegun honetan, asteazkenean baino 739 erregulazio eta 4.052 langile gehiago, hain zuzen. Gainera, espedienteak hasi dituzten enpresa guztien langileen %84ri eragiten die neurriak.