Enplegua aldi baterako erregulatzeko 23.644 espediente aurkeztu dira EAEn, eta 161.851 langileri eragiten diete

Publicado: martes, 7 abril 2020 16:07

BILBO, 7 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresek enplegua aldi baterako erregulatzeko 23.644 espediente aurkeztu dituzte astearte honetara arte, Covid-19 gaitzak eragindako egoera dela eta. Espediente horiek guztiek 161.851 langileri eragiten diete, Eusko Jaurlaritzako Lan Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Datuak herrialde bakoitzean aztertuz gero, Bizkaiako enpresek egin dituzte aldi baterako erregulaziorik gehien, 12.214, eta 77.326 langileri eragiten diete.

Ondoren, Gipuzkoan 8.047 espediente hasi dituzte bertako enpresek, eta 51.534 langileri eragiten diete. Azkenik, Arabako enpresek aldi baterako 3.383 erregulazio egin dituzte, 32.991 langileri eraginez.