"Erein" eta "Donostia, Opera Prima" narratiba sariak hutsik geratu dira

Actualizado: martes, 1 marzo 2011 15:28

DONOSTIA, 1 Mar. (EUROPA PRESS) -

Erein argitaletxeak eta Donostiako Udalak elkarlanean antolatzen dituzte "Erein" eta "Donostia, Opera Prima" narratiba sariak erabakitzeko eratutako epaimahaiak bosgarren deialdi honetako bi sariak hutsik uztea erabaki du. Guztira, 12 lan aurkeztu dira edizio honetan.

Sariotako antolatzaileek gogoratu dutenez, bi sariak euskaraz idatzitako literatura bultzatu eta euskal egileak sustatzeko helburuarekin sortu ziren 2003an eta bi urtean behin eman izan dira.