Eroskik eta Basque Culinary Centerrek lankidetza hitzarmena berritu dute

Joxe Mari Aizega (ezkerrean)) eta Mikel Larrea
EROSKI
Publicado: viernes, 27 noviembre 2020 17:12

BILBO, 27 Nov. (EUROPA PRESS) -

Eroski eta Basque Culinary Center erakundeek beste lau urterako berritu dute bien arteko lankidetza hitzarmena, eta horren ondorioz, hainbat proiektu landu eta lankidetzarako esparruak sortuko dituzte gastronomiaren arloan berrikuntza eta formakuntza sustatzeko.

Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak eta Mikel Larrea Eroskiko idazkari nagusiak izenpetu dute akordioa. Bi erakundeak 2011tik ari dira lankidetzan, eta hortik sortu dira produktuei testak egiteko zenbait proiektu, elikadura osasungarriaren inguruko programa didaktikoak eta berrikuntza proiektuak.

Oraingoan, hitzarmen berrituaren helburua da proiektuak lantzea eta lankidetzarako esparruak ezartzea hainbat arlotan, hala nola berrikuntzan, osasunarekin zerikusia duten gaien inguruko formakuntzan eta edukien dibulgazioan, iraunkortasunean eta tokiko produktuen sustapenean.