Errugbiko euskal selekzio batek Uruguairen aurka jokatuko du irailean Euskal Herrian

Actualizado: jueves, 19 febrero 2015 13:59
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Euskal selekzio batek Uruguairen kontra jokatuko du irailaren 6an Euskal Herrian. Talde hegoamerikarrak euskal taldearen aurka jokatuko du bere azken lagunarteko partida, Ingalaterran jokatuko den Errugbiko Munduko Txapelketara joan aurretik. Nazioarteko lehiaketa nagusian, uruguaitarrak Ingalaterra, Gales, Australia eta Fiyirekin neurtuko dira. Partida non jokatuko den erabakitzeke dago, bai eta euskal taldeak erabiliko duen izena ere.

   Euskadiko Errugbi Federazioak jakinarazi duenez, Uruguai Japoniatik helduko da Euskal Herrira, abuztuaren 31n edo irailaren 1ean, eta Ingalaterrara joan baino lehen Munduko Txapelketa prestatuko du Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroan, Getxon.

   Talde hegoamerikarrak hirugarren aldiz parte hartuko du Munduko Txapelketan, 1999ko eta 2003ko lehiaketetan egon ondoren. Jokalari gehienak amateurrak dira, Top 14ko Castresen jokatzen duen Rodrigo Capó Ortega edo Pro D2 mailan aritzen den Sebastián Ormaechea taldean egon arren.

   Senior taldea etorri aurretik, maiatzean, Uruguaiko 20 urtez azpiko taldea Euskal Herrian izango da Portugalen jokatuko den Munduko Junior Txapelketa prestatzen, eta orduan ere hegoamerikarrek 21 urtez azpiko euskal talde baten kontra jokatuko dute.

TALDEAREN IZENA

   Iñaki Laskurain Euskadiko Federazioko presidenteak, Uruguairen egonaldia "Basque Country, Rugby Country" ekimenaren barnean kokatu du, errugbiaren bidez euskal diasporarekin harremanak sendotzeko. "Munduko Txapelketa Ingalaterran egingo dela, eta bertan Uruguaik eta Argentinak parte hartuko zutela aprobetxatu genuen. E mail bat bidali nien federazio hauei Euskal Herrian txapelketa prestatzeko aukeraren berri emanez, Irlandak 2003an egin zuen bezala. Uruguai berehala interesatu zen", azaldu du.

   Uruguaitarren kontra jokatuko duen euskal taldearen izena edo "marka" oraindik erabakitzeke dago. "Euskadi izenarekin joka dezakegu, Euskal Autonomia Erkidegoko taldea bada, edo Basque Country izenpean, Euskal Herri osoko jokalariekin. Euskarians izenarekin ere zazpi herrialdeko jokalariak etorriko lirateke, bai eta gonbidatua joka zezakeen jendea ere, Barbarians taldearen gisara. Izan ere, Barbariansek jokatzen duenean ikuskizuna da helburua, All Star bezalakoa da. Gainera, nahiz eta Uruguai talde amateurra izan, bere mailako aurkaria izan nahi dugu. Uruguai Espainiaren aurretik dago nazioarteko sailkapenean, eta Errusia kanporatu du".

   Euskal Federazioko presidentearen ustez, Uruguai eta euskal selekzioaren arteko partida "euskal errugbia ezagutarazteko aukera paregabea" izango da, "ohiko muga eta ohiko formatuez haratago. "Eszenatoki interesgarria da, Munduko Txapelketan parte hartuko duren talde amateur baten kontra neurtuko garelako. Horrek esan nahi du txikia izanda ere goi mailan egon daitekeela. Mezu bat da herri honetako kirol eta kirol agintari eta politikoentzat; gauzak egin daitezkeela", esan du.