Espainiako Loteriaren ezohizko zozketa egingo da Bilbon otsailaren 5ean

Actualizado: miércoles, 19 enero 2011 14:22

BILBO, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Espainiako Loteria Nazionalaren ezohizko zozketa lehenengo aldiz egingo da Bilbon datorren otsailaren 5ean, larunbatez. Zozketa Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) aldekoa izango da, 13:00etatik aurrera, AlhondigaBilbao zentroan, Bilboko Udaletik adierazi dutenez.

AECCren zozketetako bat Bilbon egiteko erabakia elkarte horren Bizkaiko Batza Probintzialaren ahalegin eta eskuzabaltasunari esker etorri da. Iñaki Azkuna Bilboko alkateak aurkeztutako gutun-eskabideak eta Bizkaiko boluntarioen lan eskergak lagundu dute helburu hau lortzen; izan ere, azken hauek Bizkaian loteria kopuru ederra saltzea lortu zuten, zehazki, 223.200 euro. Horri esker, Loterías y Apuestas del Estado erakundeak ebatzi zuen bere zozketetako Bilbori ematea.

Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen aldeko Espainiako Loteriaren zozketa aspalditik bere jardueren zati handi baten finantzabiderako oinarrietariko bat izan da. Elkartearen ezohiko lehenengo zozketa 1989an egin zen, Minbiziaren Aurkako Europako Urtearekin batera. Bilboko zozketara sartzeko gonbidapena eduki behar da.