Estereotipoei eta atzerritarren aurkako aurreiritziei aurre egiteko sormen lantegia Bilbon

Lantegia otsailean hasiko da
BILBOKO UDALA
Actualizado: lunes, 21 enero 2019 11:35

   BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Estereotipoei eta atzerritarren kontrako aurreiritziei aurre egiteko sormenezko idazketa lantegiaren edizio berria otsailaren 18an hasiko Bilbon, eta ekainaren 10era arte iraungo du. Bi orduko zortzi saiotan, Txani Rodríguez kazetari eta idazleak narraziorako teknikak eta tresnak irakatsiko ditu aurten ere, fikziozko istorio onak eraikitzeko baliabideak ikasteko.

   Kontakizunaren denbora erabiltzen eta genero narratiboen arteko aldeak zeintzuk diren ere irakatsiko du. Era berean, parte hartzaileek literatur sormena aztertu eta garatuko dute, beti ere Zurrumurruen aurkako Proiektuaren barruan, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

   Mondragon Unibertsitateko Bilbao Berrikuntza Faktoriako 308 ikasgelan egingo da lantegia, eta otsailaren 18an, martxoaren 4an eta 11n, apirilaren 15ean eta 22an, maiatzaren 6an, 16an eta 27an, eta ekainaren 10ean izango dira saioak, 18:30etik 20:30era. Saioak doakoak dira eta irekita egongo dira estereotipo, topiko, aurreiritzi eta zurrumurruak zeintzuk diren jakin eta literaturaren bidez landu nahi dituen edozein pertsonarentzat. Izena emateko garaian, lehentasuna izango dute aurreko edizioetan izan ez diren pertsonei.

   Antolatzaileek gogorarazi dutenez, izena ematen bada, lantegiko saio guztietara joan behar da. Izen-ematea posta elektronikoz (antirumores@bilbao.eus) edo telefonoz (94 203 145) egin daiteke.

   Gainera, lantegiaren edizio honetan saio berezia egingo da Clara Obligado idazle argentinarrarekin, "Salsa" bere eleberriaren inguruko gogoeta eta eztabaida egiteko. Eleberri horretan mestizajea lantzen da, beste gai batzuen artean.

   Bilboko Udala 2013tik garatzen du Zurrumurruen aurkako Proiektua, atzerritarren inguruko estereotipo negatiboei aurre egiteko. Herritarren eta Aniztasunaren Udal Planean jasotako konpromisoaren barruan dago ekimena, eta Europa mailan gizartea sentsibilizatzeko estrategia garatzen du, zabalduen dauden zurrumurru eta estereotipo negatiboei aurre egiteko. Gaur egun, 120 eragile daude hiri osoan zurrumurruen aurkako estrategia garatzen: 42 Begoñan, 29 Deustun, 24 Errekalden, 19 Basurtun eta 6 beste barrutietan.