EUSKADI.-Bi gizon atxilotu dituzte Portugatele (Bizkaia) eta Errenterian (Gipuzkoa), bikotekideei erasotzeagatik

Actualizado: viernes, 27 febrero 2009 19:01

BILBO, 27 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 42 eta 39 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte azken orduetan genero-indarkeria delitu bana leporatuta. Lehenengo kasuan, agenteek beste gizonezko bat atxilotu dute Errenterian (Gipuzkoa) liskarrean zebiltzala haurdun dagoen bere emazteari eraso izanagatik. Bigarren kasuan, Portugaleten (Bizkaia) gizonezko bat axilotu dute bere bikotekideari eraso egin eta leihotik botatzen saiatu ostean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Lehenengo kasua atzo gauean gertatu zen, 21:30ak aldera, Errenterian. Ordu horretan eta bizilagun batek deitu ostean, Ertzaintzaren patruila bat etxe batera joan zen, genero-indarkeria kasu bat jazo omen zelako. Iritsi bezain laster, bere senarrak kristalezko mahai baten aurka bultzatu berri zuela adierazi zien agenteei haurdun zegoen emakumezko batek. Mahaia hautsi egin omen eta ondorioz biktimak ebaki bat zeukan lepoan.

Segidan, agenteetako batek senarrari galdetu dio eta honek, liskarra izan zutela baieztatu baina ez ziola eraso egin esan zuen. Gertatutakoa egiaztatu ostean, 39 urteko gizonezkoa atxilotu zuten ustezko genero-indarkeria delitu bat leporatuta.

Bigarren kasua gaur goizaldean izan da, 2:00ak pasatxo zirenean, Portugaleten. Bikote batek eztabaida izan ostean eraso bat izan dela eta, Ertzaintzaren patruila bat etxe batera bertaratu da. Heldu direnean, emakumezko batek, negarrez, bere mutil lagunak lepotik helduz, lurrera botaz eta leihotik botatzen saiatuz eraso egin ziola adierazi die agenteei.

Biktimak hainbat lesio zituen aurpegi eta buruan eta ebaki bat lepoan, eta, hori dela eta, San Juan Ospitalera eraman dute zauriak sendatzeko. Aurreko guztia kontuan hartuta, erasoaren ustezko egilea, 42 urteko gizon bat, atxilotu egin dute genero-indarkeria delitu bat leporatuta.