EUSKADI.-Bi gizon bat atxilotu dituzte Pasaian (Gipuzkoa) heroinarekin eta haxixarekin trafikatzeagatik

Actualizado: jueves, 12 marzo 2009 13:50

DONOSTIA, 12 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten asteartean Pasaian (Gipuzkoa), droga trafikoaren delitu bat egin izana egotzita. Atxilotuari heroina saltzea leporatu zioten eta, hain zuzen, aurrekariak ditu delitu berarengatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Udaltzaingoak eta Pasaiako eta Trintxerpe auzoko bizilagunek eremu horretan gai sorgorgarrien (heroina) kontsumoarekin lotura zuten pertsonen joan etorria egiaztatu zuten. Ertzaintzak abiatutako ikerketari esker, tokiko ustezko trafikatzailea identifikatu zuten. Gizonezko hori bere etxebizitza inguruetan edota bertatik gertu kokatutako portu aldamenetan jartzen zen harremanetan kontsumitzaileekin, eta heroina dosiak saltzen zizkien diruaren truke.

Astearte arratsaldean, agenteek susmagarria atzeman zuten Pasaian, beste salerosketa bat egin ostean. Identifikatu zutenean, susmagarriari miaketa egin zioten badaezpada, eta ertzainek heroina zeuzkaten lau bilgarri eta dirua atzeman zizkioten. Ondoren, epailearen baimena izan ostean, susmagarriaren etxebizitza miatu zuten eta 15 gramo heroina, bilgarriak eta banatu aurretik droga prestatzeko erabiltzen den materiala aurkitu zituzten. Gizonezkoaren bikotekideari ere delitu berean parte hartu izana leporatu diote.

Bestalde, Ertzaintzaren agenteek 45 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten atzo Pasaian bertan, haxixarekin trafikatzeagatik. Kalez jantzita zihoan patruila batek Pasaiako Euskadi etorbidean bi gizonezkoren arteko droga salerosketa bat izan zitekeena ikusi zuen.

Agenteek esku hartu zuten eta haxix zati bat eta erosleak ordaindutako dirua atzeman zituzten.

Halaber, saltzaileari beste sei haxix barratxo eta gai sorgorgarri baten hautsa (ziur asko 'speed') zeuzkaten bi bilgarri atzeman zizkioten. Jarraian, atxilotu zuten osasun publikoaren kontrako delitu bat leporatuta. Atxilotuak Donostiako Auzitegiaren esku jarri dituzte.