EUSKADI.-Donostiako Orfeoiak Rossiniren hiru operaren bideo-emanaldiak eskainiko ditu ostegun honetan hasita

Actualizado 2010/01/25 14:49:07 CET

DONOSTIA, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Orfeoiak Giaochino Rossiniren hiru operaren bideo-emanaldiak eskainiko ditu ostegun honetan hasita, genero musikal hori publikoarengana hurbiltzeko asmoz. Zazpigarren urtez jarraian antolatu du ekimena koru donostiarrak.

Orfeoiak prentsa ohar bidez gaur jakinarazi duenez, ostegun honetan "Le Comte Ory" emango da, otsailaren 18an "Moises et Pharaon" eta martxoaren 11n "Il viaggio a Reims". Emanaldi guztiak arratsaldeko 18:45ean hasiko dira.

Emanaldi guztiak gaztelaniazko azpitituluekin eskainiko dira, eta opera hasi aurretik, obraren inguruko sarrera txiki bat egingo du Carlos Benitok.