EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 17 febrero 2009 18:09

BILBO, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar hodei dezente izango da egun osoan zehar, eta Kantauri isurialdean gainera euri langarra bota dezake han-hemenka.

Iparraldeko haize ahula ibiliko da eta termometroa 10 gradu inguruan geratuko da eguerdi aldera. Aurreko egunetan izandako behe-lainoa eta tenperatura hain hotza alde batera utziko ditugu.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, iparraldekoa nagusituz, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11 gradukoa da eta ikus-eremua 10 kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 10:11n eta 22:57an izango dira, eta itsasbeherak, 3:42an eta 16:25ean.