EUSKADI.-EuskoTrenek gaueko 73 zerbitzu jarriko ditu martxan asteburu honetan 2010eko Inauteriak direla eta

Actualizado: viernes, 12 febrero 2010 13:23

BILBO, 12 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etzebizitza, Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak gaueko 73 zerbitzu eskainiko ditu asteburu honetan 2010eko Inauteriak direla eta. Zehatzago esanez, larunbat gauean 37 tren eta 22 autobus arituko dira Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat lineatan. Horrez gain, igande gauean, 14 tren zirkulazio eskainiko dira Gernika-Bermeo zatian, Mundakako Inauteriak direla eta.

Eguneko zerbitzuari dagokionez, ohiko eskaintza indartu egingo da, Topoaren Amara (Donostia) eta Errenteria arteko zatian ezarriko diren zerbitzu bereziekin, larunbatean eta igandean, EuskoTreneko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Informazio gehiago behar duten pertsonek ordutegiak kontsulta ditzakete beraien geltokian, EuskoTrenen webgunean (www.euskotren.es) edo informazio telefono zenbakira deituz (902 543 210).