EUSKADI.-EuskoTrenek gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu biharko greban bere tren, autobus, tranbia eta funikular zerbitzuetan

Actualizado: lunes, 22 febrero 2010 13:18

BILBO, 22 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak ezarri dituen oinarrizko tren, autobus, tranbia eta funikular zerbitzuak eskainiko ditu bihar, deituta dagoen bi orduko grebak irauten duen bitartean, hau da, goizeko 11:00etatik 13:00etara.

EuskoTreneko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez, orokorrean, 11:00etan hasten diren zerbitzuak gutxieneko zerbitzuen barruan daudela ulertuko da eta, ondorioz, ibilbidea amaitu beharko dute.

Trenari dagokionez, Bilbo-Donostia linea (garraio aldaketa Ermuan), honako zerbitzu hauek ibilbidea amaitu arte jarraituko dute:

goizeko 11:00etan Bilbon abiatzen den eta Donostiara 13:39etan heldu ohi den zerbitzua, eta Donostian 10:47an hasten den eta Bilbora 13:22an heldu ohi den zerbitzua.

Ermua-Eibar tranbia, gutxieneko zerbitzu bat izango da noranzko bakoitzean, Lasate Oria-Hendaia linean (Topoa) bezala. Zornotza-Bermeo adarrean, azken irteera Zornotzatik 10:46an izango da (ibilbidea Bermeoraino helduko da), eta azken irteera Bermeotik 10:48an izango da. Txorierrin (Deustua-Lezama linea), azken irteera Deustutik greba hasi baino lehen izango da, 10:54an (ibilbidea Lezamaraino helduko da), eta azken irteera Lezamatik 11:00etan izango da.

Gasteizko tranbiari dagokionez, zerbitzu bat izango da noranzko bakoitzean Abetxukoko adarrean. Zerbitzuen azken irteerak greba hasi aurretik izango dira eta beraien ibilbidea amaitu egingo dute:

Ibaiondotik Angulemarantz, 10:45ean, Abetxukotik Angulemarantz, 10:52an, Angulematik Abetxukorantz, 10:53an eta Angulematik Ibaiondorantz, 10:46an.

Gutxieneko zerbitzuak hurrengoak izango dira: Abetxukotik Angulemarantz, 11:52an eta Angulematik Abetxukorantz, 12:23an. Zerbitzua berriro hasiko da 13:000etan Ibaiondotik Angulemarantz, 13:01ean Angulematik Ibaiondorantz, eta 13:07an Abetxukotik Angulemarantz.

Bilboko tranbiaren kasuan, zerbitzuen azken irteerak greba hasi aurretik izango dira eta beraien ibilbidea amaitu egingo dute. Horrela, Atxuritik Basurturantz azken zerbitzua 11:00etan irtengo da, eta Basurtutik Atxurirantz, 10:58an. Zerbitzua 13:00etan hasiko da berriro Atxuritik Basurturantz, eta 13:08an Basurtutik Atxurirantz.

AUTOBUSAK

Bizkaibus zerbitzuaren barruan integratuta dauden Bizkaiko autobus zerbitzuei dagokienez, Areeta-Armintza linean zerbitzu bat izango da noranzko bakoitzean; Areetatik autobusa 11:25ean irtengo da, eta Armintzatik 11:30etan abiatuko da. Plentzia-Gorliz linean ere zerbitzu bat izango da noranzko bakoitzean; Areetatik autobusa 12:15ean irtengo da, eta Armintzatik 12:39an.

EuskoTrenek Usansoloko tren geltokiaren eta Galdakaoko Ospitalearen (Usansolo) artean eskaintzen duen autobusan zerbitzu bat izango da noranzko bakoitzean. Geltokitik autobus bat abiatuko da 11:20an eta ospitaletik 12:53an.

Gipuzkoako Lurraldebus sisteman dauden zerbitzuen kasuan, Mallabia-Ondarroa (Mendaroko Ospitalea) linean zerbitzu bat izango da noranzko bakoitzean. Mallabitik autobusa goizeko 11:45ean abiatuko da eta ondarroatik 12:10ean. Soraluze-Mendaroko Ospitalea linean ere zerbitzu bat jarriko da noranzko bakoitzean. Soraluzetik autobusa goizeko 11:20an abiatuko da, eta Mendarotik, aldiz, 12:10ean.

Zumaia-Zumarraga (Ospitalea) linean ere zerbitzu bat izango da noranzko bakoitzean. Zumarragatik autobusa goizeko 11:30etan irtengo da eta Zumaiatik 12:00etan. Zumaia-Donostia linean (N-634) beste zerbitzu bat jarriko da noranzko bakoitzean. Zumaiatik autobusa goizeko 11:30etan irtengo da eta Donostiatik 11:40an abiatuko.

Azkenik, Larreinetako funikularrean ere zerbitzu bat jarriko da noranzko bakoitzean, eta eguerdiko 12:00etan abiatuko da Escontrillatik eta Larreinetatik.

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek EuskoTrenen eta EuskoTranen informazio zenbakia eta webguneak dituzte erabilgarri: 902 543 210, www.euskotren.es eta www. euskotran.es.