EUSKADI.-Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,1 milioi euro jarriko ditu Amillagako biribilgunea egiteko, Bergaran

Actualizado: viernes, 20 marzo 2009 14:37

DONOSTIA, 20 Mar. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,1 milioi euro jarriko ditu Elgetako lotuneko GI-627-46-1 bide-adarrean gaur egun dagoen bidegurutzearen ordez biribilgunea egiteko, Amillagako eremuan, Bergaran. Bide Azpiegituretako Sailak Amillagako biribilgunea egiteko obren ardura Guillermo Ibargoyen S.A. enpresaren esku utzi du, 1, 1 milio euroko aurrekontuarekin eta bost hilabeteko epearekin.

Foru erakundetik azaldu dutenez, proiektu horren arabera, gaur egun gurutze itxura duen elkargunea, Bergarako Amillaga kaleak lehentasuna ezarrita duena, ordezkatu eta biribilgune berri bat egingo da.

Biribilguneak lau adar nagusi eta bigarren mailako sarbide bat ditu, geometria oboidea eta 47 eta 51 metro bitarteko kanpoaldeko diametroa, oraingo bidegurutzeak hartzen duen azalerara doitzeko asmoz. Zirkulazio eraztunak bi lerro ditu, lau metro zabal bakoitza, eta erdiko irla ere oboidea da, 15 eta 20 metroko erradioak dituena.