EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Donostian bere emaztea kolpatu eta sudur-trenkada hausteagatik

Actualizado: jueves, 2 abril 2009 14:44

DONOSTIA, 2 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 57 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, genero-indarkeria delitu bat leporatuta. Atxilotuak bere emaztea kolpatu du eta sudur-trenkada hautsi dio, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gaur goizaldean gertatu da guztia bikotearen Donostiako etxean. Bikotea liskarrean hasi da eta gizonezkoak emaztea kolpatu du eta berehala eraman du ospitalera; biktimak sudur-trenkada hautsita eta kokotsean kolpe handi bat zituen.

Ospitaletik Ertzaintzari jakinarazi zaio erasoaldiaren berri eta patruila bat bertaratu da bikotearen artean gertatutakoa argitzeko. Erasoa nola jazo den ezagutu ostean, senarra atxilotu dute ustezko genero-indarkeria delitu bat leporatuta.