EUSKADI.-Udan Saharako umeak etxean hartzeko kanpainarekin bat egiteko eskatu die Gernika-Lumoko Udalak (Bizkaia) herritarrei

Actualizado: miércoles, 29 abril 2009 19:46

BILBO, 29 Abr. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko Udalak (Bizkaia) "Oporrak bakean" kanpainan parte hartzeko eskatu die herriko familiei. Kanpainaren bitartez, Saharako haurrak hartzen dira etxeetan zenbait hilabetez, eskualdean atseden har dezaten errefuxiatuta dauden kanpamenduetara itzuli baino lehenago.

Udal gernikarretik adierazi dutenez, uda pasatzera helduko diren umeak 8 eta 12 urte bitartekoak dira eta uztailaren 10etik irailaren 11ra bitartean egongo dira Gernika-Lumoko familiekin. Opor hauetan elikadura hobetu, medikuen arreta jaso eta basamortuan udan izaten diren bero handiak saihestuko dituzte.

Ekimen honetan parte hartu nahi duten familiek eskaria aurkeztu beharko dute udaletxean maiatzaren 29a baino lehen. Izen-ematea telefonoz ere egin daitekete, 94 627 02 00/04 zenbakietara deituz, 8:00etatik 14:00etara.

Orain arte herriko hamar bat familiak hartu dute parte programa honetan Auserdeko kanpamendutik datozen umeekin. Bestalde, parte hartu nahi duten haurrek eskolako ikasturtea gainditu behar izaten dute eta ekimen honetan lau urtez jarraian izan.