EAEko 12 urtetik gorako ia 1,7 milioi hiritarrek osatu dute covid-19aren aurkako txertaketa jarraibidea

Archivo - Txertoak
H.BILBAO-EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: viernes, 17 septiembre 2021 18:28

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 12 urtetik gorako 1.694.350 hiritarrek osatu dute jada covid-19 gaitzaren aurkako txertaketa jarraibidea, horretarako beharrezko dosiak jasota, hau da, populazio talde horretakoen %85,6k. Gainera, %89,4k gutxienez dosi bat jaso du, eta %2,6k ez du txertorik hartu kontraindikazioengatik edo uko egin diolako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostiral honetan jakinarazi duenez.

Hain zuzen, Euskadiko osasun agintaritzak 3.566.050 txerto dosi jaso ditu kanpaina hasi zenetik (2.484.900 Pfizer, 526.100 Moderna, 444.200 AstraZeneca eta 110.850 Janssen), eta 3.244.852 eman dira, hau da, jasotakoen %91,0.

Emandako txerto guztietatik 1.476.167 bigarren dosiak izan dira, eta 218.183 dosi bakarrekoak. Beraz, orotara, EAEko 12 urtetik gorako 1.694.350 hiritarrek osatu dute txertaketa jarraibidea orain arte, hau da, talde horretako biztanleriaren %85,6k.

Oro har, Osasun Sailak ostiral honetan eguneratu duen txertaketa buletinaren arabera, 2.325.530 Pfizer dosi (jasotakoen %93,6), 343.801 Moderna dosi (%65,3), 476.763 AstraZeneca dosi (%107,3) eta 98.758 Janssen dosi (%89,1) eman dira orain arte.

Adinaren arabera, txertoaren dosi bat gutxienez jaso dute EAEko 100 urtetik gorako hiritarren %95,7k, 90-99 urtekoen %93,2k, 80-89 urtekoen %97,2k, 70-79 urtekoen %95,8k, 60-69 urtekoen %93,9k, 50-59 urtekoen %94,4k, 40-49 urtekoen %90,5ek, 30-39 urtekoen %81,8k, 20-29 urtekoen %75,0k, 16-19 urtekoen %81,5ek eta 12-15 urtekoen %83,8k.

Jarraibide osoa osatu duten pertsonen tasa %94,4 da 100 urtetik gorakoen artean, eta 90-99 urtekoen artean %93,1. Gainera, 80-89 urtekoen %96,8k, 70-79 urtekoen %95,7k, 60-69 urtekoen %94,0k, 50-59 urtekoen %92,8k, 40-49 urtekoen %89,4k, 30-39 urtekoen %77,3k, 20-29 urtekoen %66,8k, 16-19 urtekoen %68,5ek eta 12-15 urtekoen %54,5ek osatu dute jarrabide osoa.