Euskadin 169.083 langabe izan dira 2012an, aurreko urtean baino %16,29 gehiago

169.000 langaberekin bukatu du urtea Euskadik
Europa Press
Actualizado: jueves, 3 enero 2013 12:13

BILBO, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 169.083 langabe izan dira 2012. urtean, hau da, aurreko urtean baino 23.698 gehiago, eta portzentajezko hazkundea %16,29koa izan da.

Espainiako Gobernuko Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazitako datuen arabera, joan den abenduan, azaroan baino 1.986 langabe gutxiago izan ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, hau da, %1,16ko jaitsiera.

Lurraldeka, Bizkaian 94.811 langabe izan ziren urtea bukatzean, azaroan baino %1,22 gutxiago eta 2011ko abenduan baino %15,77 gehiago. Gipuzkoan, 47.688 langaberekin, hil arteko %1,01eko jaitsiera eta urte arteko %15,94ko igoera izan dira. Arabari dagokionez, 26.584 langaberekin bukatu du 2012, hil arteko %1,22ko jaitsiera eta urte arteko %18,85eko hazkundea izanik.

Euskadin 2012an izan diren langabe guztietatik, 84.571 gizonezkoak ziren, eta 84.512 emakumezkoak. Gainera, 13.281 langabe 25 urtetik beherakoak izan ziren, eta haien artean 7.159 gizonak eta 6.122 emakumeak. 25 urtetik gorako 155.802 langabeen artean, aldiz, 78.390 emakumeak ziren eta 77.412 gizonak.

Sektoreka, 169.083 langabeetatik, 105.514 Zerbitzuen sektorean izan ziren, 26.233 Industrian, 20.355 Eraikuntzan, 14.086 Aurreko enplegurik gabeko kolektiboan eta 2.895 Nekazaritzan.

Azaroarekin alderatuta, abenduan 2.454 langabe gutxiago izan ziren Zerbitzuetan eta 408 Aurreko enplegurik gabeko kolektiboan. Aitzitik, 455 langabe gehiago izan ziren Industrian, 420 gehiago Eraikuntzan eta bat gehiago Nekazaritzan.

KONTRATAZIOA

Beste alde batetik, joan abenduan 50.749 kontratu egin ziren guztira, hau da, azaroan baino 5.916 gutxiago (%10,44ko murrizketa) eta 2011ko abenduan baino 7.248 gutxiago (%12,50eko jaitsiera).

Abenduan egindako 50.749 kontratuetatik, 28.259 Bizkaian egin ziren, 14.574 Gipuzkoan eta 7.916 Araban. Azaroarekin alderatuta, kontratazioa %21,42 jaitsi zen Gipuzkoan, %8,86 Bizkaian eta %6,58 Araban. Azken 12 hilabeteetan, kontratazioaren jaitsiera %13,34koa izan da Araban (1.219 kontratu gutxiago), 15,08koa Bizkaian (5.020 gutxiago) eta %6,48koa Gipuzkoan (1.009 gutxiago).

Azkenik, joan den abenduan egin ziren kontratu gehienak aldi baterako izan ziren, 47.133 kontratu, hain zuzen ere, mugagabeak 3.616 izan ziren bitartean. Euskadin 673.526 kontratu egin ziren guztira 2012an; haietatik 43.286 mugagabeak izan ziren eta 630.240 aldi baterako.