Euskal emakume zinemagileei zuzendutako Noka Mentoring programa aurkeztuko dute astelehenean, Bilbon

Actualizado: domingo, 21 octubre 2018 12:30

BILBO, 21 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskal emakume zinemagileei zuzendutako Noka Mentoring programa aurkeztuko dute astelehenean, urriaren 22an, Bilboko Azkuna Zentroko Bastida Aretoan. Ekimen berriaren helburua da emakume zinemagileei formakuntza eta laguntza eskaintzea, eta Zinemakumeak gara! jaialdiaren barruan aurkeztuko da.

Aurkezpena goizeko 10:00etan egingo dute Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak eta Maialen Beloki Donostia Zinemaldiko zuzendariordeak.

Noka Mentoring programa aurkeztu ondoren, 10:30etik 12:30era, mahai ingurua izango da, "5050 by 2020 mugimendua eta zinean berdintasuna lortzeko akordioak" izenburupean. Ana Gutiérrez Zinemakumeak gara! jaialdiko zuzendariak egingo du sarrera, eta Izaskun Arandia Hemen elkarteko lehendakaria izango da moderatzailea; ikus-entzunezkoen esparruan lan egiten duten emakumeon ikusgarritasuna bultzatzen duela elkartea da Hemen.

Maialen Beloki Donostia Zinemaldiko zuzendariordea, Helena Taberna zinemagilea eta Ana Hormaetxea Ikus-entzunezko Gidoigileen Elkarteko Foroko lehendakaria izango dira mahai inguruko hizlariak.

Bukatzeko, kafea hartzeko atsedena hartu ondoren, 13:00etatik 14:00etara, Elena Irureta aktorearen eta Hemen elkarteko lehendakari Izaskun Arandiaren arteko solasaldiua izango da.