Euskalmeten eguraldi iragarpena

Actualizado: viernes, 12 agosto 2011 12:19

BILBO, 12 Ago. (EUROPA PRSS) -

Bero egingo du gaurko egunean zehar Euskalmeten arabera. Termometroa 30 ºC-ren gainetik kokatuko da hainbat puntutan, kostaldean izan ezik, bertan brisa sartuko da eta termometroa balio apalagoetan geldituko da, 26-27 ºC-ren bueltan.

Egunsentian behe-laino batzuk sortuko dira, baina gerora zerua garbi agertuko da.

Arratsaldean berriz, beroaren eraginez hodeiak garatuko dira mendi inguruetan. Haizea ahul ibiliko da eta kostaldean brisa.