Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 27 noviembre 2010 8:03

BILBO, 27 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur euri arriskuarekin jarraituko dugu. Oraingoan euria Kantauri isurialdera mugatuko da, bereziki itsasertzera. Ostarteak zabalduko dira, barnealdean batez ere, eta bertan giroa argiagoa izango da. Elur-kota 600-800 metro inguruan kokatuko da.

Tenperaturan aldaketarik ez; barnealdeko hainbat lekutan izotza botako du. Hiriburuetan, Bilbon 3 gradu espero dira gutxienez eta 10 gehienez; Iruñean -3 gutxienez eta 5 gehienez; Donostian 2 gutxienez eta 9 gehienez; Gasteizen -3 gutxienez eta 7 gehienez.

Itsasoan, mendebal-osagaiko haizeak, 3-4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, itsaskirria edo itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 19:34an izango da, eta itsasbehera, 13:04an.